cas  eus

Zer da

Ez:Berdin Zentroa, On:Giz Elkarteak eta GHIAk, AFAko Gizarte Sustapenaren Zuzendaritzaren Berdintasun Arloaren konpromisoari eta laguntzari esker, kudeatzen duten zentro bat da. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean esperientzia handia duten emakume eta gizon profesionalez osatuta dago.

Ez:Berdin Zentroak indarrean dagoen sexu-genero sistemaren desagerpenerako ekarpena egin nahi du, baita emakumeen eta gizonen berdintasunerako bidean ere. Honetarako, iturri teoriko-praktiko anitzen eraginez baliatzen da:

  • Emakume teoriko feministena (emakumeen gaineko eta generoaren gaineko ikerketak), halaber, mugimendu feministena eta emakumeen mugimenduena. Maskulinotasunaren arloko gizon eta emakume teorialariena.
  • Maskulinotasunaren arloko gizon eta emakume teorialariena.
  • Gure erkidegoko eta bestelako kultur eta geografia-eremutako gizon talde batzuen lana eta eskarmentuena.

Duque de Mandas Pasealekua, 10-5° C      20012 Donostia - San Sebastian      Tlf. 635 72 74 84      CIF G-20958880       info@ongiz.com